Gaur irur aste, leku untan bertan otoi bat egin nintzaitzuen, oroituko zarezte, nik uste.
Orai, galde ura bera egiten datzuet, eta aitzaki guziak alde bat utzi ta asi bear duzue Napartarra untara bialtzen zer edo zer, zuen erri alde orietan gertatzen dena guri jakinarazteko.
Otsatietak Ezkurratik zalui jardetsi daut, baño gogoan dauzkat, bertze bospasei adixkiden izenak eta berek ere badakite eken lanen begira gaudela.
Ala ba, ea nor den leen.
Gure Euzkadiko Batxi zenaren gisaz asi bearko dugu txokorrak edo errekiak eskeinduz euskar lanetan leentzen denari emaiteko.
Beldurrez gaizki egiteko nik uste ezareztela gibelatuko; baitakizue emen euskar lanetan ari garenak, geienak beintzat, larrekoak gara eta orgatik guk aña eta geiago egiteko gai zarezte.
Ortaz landa, baldin nagikeriaz uzten badugu gure sailtxoa, iñork eztu sinetsiko egiazko euskeldunak garela; diot, gaurko egunean ezta aski euskaraz mintzatu, bear da ikasi ta irakasi eta nik baño obeki dakizue ikasteko bide egokiena, bertzeri irakastea dela.
Bakotxari berea emaiteko atzendu zitzaidan, oroimen gisaz emen ezartzera, bozik ikusi ginuela Tradición Navarra-n goan den astelenean amabortz euskarazko agur otoitza Deun Mikeli.
Iduritu bide zitzaion obe euskaraz otoitz eginNafarroako Zaindariari. Batere baño obe noizpait bedere.
Larrekoa